Murgildu - Likido batean osorik sartu; pentsamendu nahiz egiteko batean buru-belarri sartu., Uzkurtu - Adorea galdurik edo egoera bati aurre egiteko gauza ez dela geratu; zerbait edo norbait bere baitan kiribildu edo estutu, espazio txikiagoa hartuz., Xahutu - Dirua alferrik gastatu; hondatu, suntsitu., Birrindu - Erabat desegin, apurtu., Iradoki - Norbaitengan halako gogoetak, ideiak edo sentsazioak ernarazi; norbaiti zerbait egitea komeni dela aditzera eman., Miatu - Zerbait edo norbait sakon aztertu bertan zer dagoen edota nola dagoen jakiteko., Arakatu - Aztertu, miatu: zerbaiten barnea miatu bereziki bertan gorderik edo ezkutaturik egon daitekeen zerbaiten bila., Izurtu - Oihal batean zimurrak egin; uraren gainean, harri bat botatzen denean edo haizearen eraginez gertatzen diren uhin txikietako bakoitza., Urratu - Ehuna, papera, larrua, etab. puskatu; latz edo zorrotz den zerbaitek beste baten kontra hogituz honen gainazala hondatu edo azaleko markak egin; soroan lurra hautsi edo goldatu; eguna argitzen hasi; legeak edo arauak hautsi; hakintza-alor edo jarduera batean aitzindari izan., Bridatu - Bridaren bidez geldiarazi edo zuzendu; balaztatu, eutsi., Asaldatu - Baretasuna bat-batean hautsi, bereziki norbaiten baretasuna; norbait bere onetik atera eta zarata edo nahasmendua eragin., Xuxurlatu - Ahots isilez hitz egin., Kikildu - Beldurrak edo hotzak uzkurtu adorea galdu edo kendu, ezeri aurre egiteko gauza ez dela geratu.,

03.56-Silver_Blaze _II-Hizt-Arik

Edetabel

Visuaalne stiil

Valikud

Vaheta malli

Kas taastada automaatselt salvestatud ?