1) Istripu larri baten aurrean protokolo bat jarraitu behar dugu "P.A.S. JOKABIDEA". Lehen sorospenetako neurri hauek hartzean datza: a) Galdetu, Jardun, Sendatu b) Babestu, Abisatu, Lagundu c) Protokolizatzea, Laguntzailea, Kokatzea d) Prebenitu, Arindu, Konpondu 2) Zeintzuk dira zauritu baten aurrean gaudenean baloratu behar diren lehen seinale objetiboak? a) Konortea, hausturak eta odoljarioak b) Odoljarioak, hausturak eta erredurak c) Konortea, arnasketa, pultsua 3) Zer esan nahi du B.B.B.-k? a) Bihotz Bradikardia Bisistolikoa b) Bihotz-Biriketako Bizkortzea. c) Beheko Biriketako Buxadura 4) Sei urteko ume batek istripua izan du eta lurrean etzanda aurkitzen duzu. Konortea galdu du eta ez du arnasten. Jarraitu beharreko urratsen ordena aukeratu. a) 1. Konorte maila baloratu; 2. Tfno deia egin; 3. Ea arnasketa duen baieztatu; 4. Bihotz biriketako bizkortzea (BBB) hasi b) 1. Tfno deia egin; 2. Bost insuflazio eman; 3. Ea arnasketa duen baieztatu; 4. Bihotz biriketako bizkortzea (BBB) hasi c) 1. Konorte maila baloratu; 2. Ea arnasketa duen baieztatu; 3. Tfno deia egin; 4. Bost insuflazio eman; 5 Bihotz biriketako bizkortzea (BBB)hasi 5) BBB egitean, zein da zuzena? a) Bular konpresio / aireztapen erlazioa 15/2 izango da eta konpresio erritmoa 120 k/min. b) Bular konpresio / aireztapen erlazioa 15/2 izango da eta konpresio erritmoa 60-80 k/min. c) Bular konpresio / aireztapen erlazioa 30/2 izango da eta konpresio erritmoa 100-110 k/min. 6) Biktimak aire-bidea oztopatua dauka. Zeintzuk dira zuzenak: a) Buxadura arina: zutik eta tente egonda bost kolpe emango dizkiot sorbaldan. b) Buxadura larria: biktima aurrera makurtzen den bitartean omoplatoen artean 5 kolpe lehor eta kementsu eman eta gero Heimlich maniobra egin. c) Buxadura arina: zauritua lasaitu eta eztula egitera animatu d) Buxadura larria: Heimlich maniobra etengabe egin buxadura desagertu arte edo konortea galdu arte. 7) Zein posiziotan jarriko dugu konortea errekuperatu duen biktima bat? a) Ahoz gora, lurzoru gogor gainean BBB egiteko denbora galdu gabe. b) Segurtasuneko albo-jarrera. c) Ahoz gora eta hankak altxatuta burmuina oxigenatzeko d) Ahoz behera, botaka egiten badu kanpora joateko. 8) Konbultsioak dituen biktima baten aurrean zer egin behar dugu? a) Kendu ingurutik objektu arriskutsuak, buru azpian zerbait biguna jarri eta hasiera eta bukaera ordua idatzi.  b) Zure besoekin gogor heldu lurrera ez erortzeko eta hasiera eta bukaera ordua idatzi. c) Kendu ingurutik objektu arriskutsuak, ahoan zerbait jarriko diogu, mihiari kosk egin ez diezaion eta hasiera eta bukaera ordua idatzi. 9) Zein da besoko kanpoko odoljario baten aurrean jarduteko sekuentzia? a) Zuzeneko presioa, torniketea, besoa altxatzea eta presioa humeraleko puntuan. b) Zuzeneko presioa, besoa altxatzea, presioa humeraleko puntuan eta torniketea. c) Zuzeneko presioa, besoa altxatzea, torniketea eta presioa femoraleko puntuan. 10) Erredura baten aurrean, lehen momentuan honako hau egin behar da: a) Anpulak apurtu eta desinfektatu. b) Benda bat jarri gainean ez infektatzeko c) Ur hotzarekin saitu erredura hozten

LEHEN SOROSPENAK

Classement

Style visuel

Options

Changer de modèle

Restauration auto-sauvegardé :  ?